Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Enzo, Enzio

edo Heinz. Sardiniako erregea 1242tik 1249ra (1224 - Bolonia, 1272). Frederiko II.a Germaniako enperadorearen ezkontzaz kanpoko semea zen. Adelasia di Torres Sardiniako erreginarekin ezkondu zen 1238. urtean. 1241. urtean Aita Santuaren eta genoarren armadari nagusitu zitzaion Melorian. Milanerriko parte handiena konkistatu ondoren, Fossaltako guduan menderatu (1249) eta preso eraman zuten Boloniara. Bertan eduki zuten hogeita hiru urtez, hil zen arte. Bere aitarekin eta Manfredo anaiarekin batera, Siziliako poeta nagusietakoa da Enzo. Erromantzez idatzi zuen eta italieraz idatzitako lehengotakoak dira haren poesiak.