Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eneko Lopiz Ezkerra

Ezagutzen den Bizkaiko lehen kondea, 1033-1077 urteetan. Garai hartan Bizkaiko konderria Iruñeko erregearen mendeko lurraldea zen eta Eneko Lopezen manupean zeuden Bizkaia, Enkarterri, Durango eta Naxerako lurraldea. Eneko Lopezek laguntza eskaini zion Gaztelako erregeari Nafarroako erresumaren aurkako borrokan. 1054. urtean Enkarterri Gaztelako koroaren mendean geratu zen Atapuercako guduaren ondoren. Geroago, Alfontso VI.a Gaztelako erregeak beretzat hartu zituen Oka, Bureba eta Errioxa. Bizkaiko jaunak Najerako gobernua galdu eta ordainez Araba eta Gipuzkoako eskubideak irabazi zituen. Durangaldeak Nafarroarekiko leialtasunari eutsi zion. Hark emandako laguntzaren truke, Gaztelako erregeak Bizkaiko jaun egin zuen Eneko Lopez. Hartatik aurrera Nafarroako koroaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko harremanak guztiz korapilatsuak izan ziren.