Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Enders, John Franklin

Estatu Batuetako bakteriologoa (West Hartford, 1897 - Waterford, 1985). Poliomielitisaz eta eritasun kutsakorrez arduratu zen batik bat bere ikerketetan. 1954. urtean Medikuntzako Nobel saria eman zitzaion, F. Ch. Robbins eta T. H. Weller-ekin batera.