Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

enbrioi

iz. Biol. Umekia; ernamuina. Obulu ernalduan lehen hazkunde aldian dagoen organismoa. Obulua ernaltzen denetik erabat osatu eta bere kabuz bizitzeko gai den unea arte luzatzen da enbroiaren hazkunde aldia. Giza enbrioiari, hala ere, obulua ernaltzen denetik giza itxura hartzen duen arte (lehenengo bi edo hiru hilabeteetan) deitzen zaio hala, handik aurrera umeki esaten baitzaio umetokian hazten eta osatzen ari den izakiari.  v  Bot.. Landareen obozelula ernaltzean eratzen den gorputza, zelula diploidez osatua egoten dena. Landare enbrioia esporofitoaren hasikina da, hortik sortzen baita. Behin eratzen denean, enbrioiak hazten segi dezake, edo haziaren barnean geratu bestela biziera sorrean.