Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

emozio

h. zirrara, etab.  v  Psik. Kontzientzia egoera, atsegina edo gogoz kontrakoa, kanpoko eraginen bidez sortzen dena eta aldaketa fisikoak dakartzana. Kanpoko eragin horiek bat-batean azaltzen direnak edo pixkanaka indar hartzen duten sentimentuak izan daitezke. Emozioek fisiologia aldaketak eragiten dituzte (neuronetan aldaketak, odol hodi periferikoen uzkurtzea edo lasaitzea, izerdia, etab.); aldaketa horiek garuneko funtzioetan ere eragina izaten dute (nork bere buruarekiko kontrola galtzen du, etab.) eta jarrera bereziak sorrarazten dituzte (barrea, negarra, dardarak, etab.). ik. zirrara.