Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ellison, Ralph Waldo

Estatu Batuetako idazlea (Oklahoma City, 1914 - New York, 1994). Bigarren Mundu Gerraren ondoren The invisible man (Gizon ikustezina, 1952) arrakasta handia izan zuen eleberria eman zuen argitara. Arraza beltzekoa izaki, gutxik bezala jakin zuen zuriek beltzekiko duten itsutasuna adierazten. Unibertsitateko irakaslea zen, eta saio ugari idatzi du Estatu Batuetako kultura berriari buruz. Autobiografia saio bilduma bat argitaratu zuen 1964. urtean (Shadow and Art, Itzala eta Artea, 1964).