Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elliot, Denholm

Britainiar zinema eta antzerkiko aktorea (Londres, 1922 - Ibiza, Espainia, 1992). Royal Academy of Dramatic Arts-en ikasketak egin ondoren, RAFeko pilotu izan zen Bigarren Mundu Gerran. Danimarkan alemaniarrek preso hartu, eta hiru urtez egon zen kontzentrazio esparru batean. Bere lanbidea antzerkiaren munduan hasi bazuen ere, Dear Mr. Prohack (1949) eta The Sound Barrier (1952) filmetan parte hartu zuenetik, zinemarako lan ugari egiten hasi zen. Bere ospeak gora egin zuen, nazioarteko produkzio handietan bigarren mailako paper garrantzitsuak egitean: Too Late the Hero (1970), Voyage of the Damned (1976), Robin and Marian (1976), Raiders of the Lost Ark (1981), Trading Places (1983), A Room With a View (1985), Maurice (1987), September (1987), Indiana Jones and the Last Crusade (1989) eta Noises Off (1991).