Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elzevir

XVI. eta XVII. mende bitarteko Holandako liburugile eta inprimatzaile familia.  v  Lodewijk Elzevir (Lovaina, 1540 - Leiden, 1617). 1580. urtean liburu denda bat zabaldu zuen Leidenen, eta Parisko liburugile garrantzitsuenekin egon zen harremanetan.  v  Mathias Elzevir (Anberes, 1564 - Leiden, 1640) eta Bonaventura Elzevir (Leiden, 1583 - Leiden, 1652) Aurrekoaren semeak ziren; Leidengo hiriko liburudenda zuzendu zuten.  v  Abraham Elzevir (Leiden, 1592 - Leiden, 1652). Mathiasen semea, eta familiako inprimatzailerik onena izan zen. Elzevirtarren liburuak (De officina elzeveriana idazkia dute ezaugarri) ospetsuak dira duten tamaina txikiagatik.