Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elster

Alemaniako ipar-ekialdeko bi ibairen izena. Elster Zuria (Al. Weisse Elster), Elster mendietan jaiotzen da (Erz Mendiak), eta 195 km igaro ondoren Saale Elbaren ibaiadarrean isurtzen du ura. Elster Beltza (Al. Schwarze Elster), Lusaziako mendietan jaiotzen da eta Saxonia iparraldea zeharkatu ondoren Elba ibaiarekin egiten du bat, Witenberg hiria baino goraxeago (188 km).