Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elster, Julius

Alemaniar fisikaria (Blankeburg, 1854 - Wolfenbüttel, 1920). Hans Friedrich Geitelekin batera egin zuen lan, eta gorputz beroen elektrifikazioa (1880) eta eguratsaren ionizazioa ikertu zuen. Fisika nuklearraren alorrean, D radioa bakartu zuen eta, William Crookes fisikari ingelesarekin batera, partikulak zenbatzeko prozedura bat eta ahultze erradioaktiboari buruzko lege bat azaldu zituen.