Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eloy, Jean-Claude

Musikagile frantsesa (Mont-Saint-Aignan, 1938). Darius Milhaud eta Pierre Boulez musikagilea izan zituen irakasle Parisen eta Basilean. Musika irakaslea da Estatu Batuetan eta sari ugari jaso du 1963tik aurrera. Weber-en ondoko serialismoaren jarraitzailea da eta oso musika abstraktua egiten du: musika tresnen arteko oposizioak, egitura serialak, eta abar. Obra nagusiak: Équivalences, 1963; 18 tresnarako obra; Amas, 1970, pianorako obra; Gasku-no-michi, 1979.