Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elosegi Lizargarate, Antonio

Gipuzkoako industria gizona (Tolosa, 1834 - Tolosa, 1905). 1859. urtean «La Casualidad» txapel lantegia sortu zuen bere sorterrian. Tolosako alkatea izendatu zuten 1867. urtean, eta Foru Aldundiko diputatu urte berean. Tolosa inguruan Euskal Herriko sagastirik handiena landatu zuen, Normandiatik 5.000 zuhaitz ekarrita.