Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elorza, Gotzon

Bizkaitar zinema zuzendaria (Bilbo, 1923). Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria. Hasiera-hasieratik saiatu zen euskal gaiei buruzko zinema profesionala egiten, euskaraz osorik. Ondo konturatu zen ikus-entzunezkoak premiazkoak zirela euskara mundu modernoan galtzea nahi ez bazen. Hala, Elorzaren lana, 50eko hamarraldian, Fernando Larruquert-enaren aurrekoa ere izan zen, haren kalitate maila lortu ez bazuen ere. Film labur hauek egin zituen: Ereagatik Matxitxakora (1959), Erria (1962), Avignon (1963) eta Elburua: Gernika (1965).