Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elkar

izord. Elkarrekikotasuna adierazteko erabiltzen den izenordaina. Perpauseko beste osagai bati dagokio beti eta osagai horrek plurala izan behar du. Mugagabean soilik deklinatzen da, eta beraz, aditzean dagokion marka singularreko eran agertzen da beti. Joanek eta Mirenek elkar maite dute. Zuek elkarri hitz politak esaten dizkiozue. Urteak elkarri darraizkio. Etsaiek elkarrengandik urrundu gaituzte. Elkarren lehian dabiltza. Elkarren besotik dabiltza. Elkarrekin ikusi zaituztet. || Elkar aditu. Bakoitzak gurean, eta hala ere elkar ederki adituko dugu. || Elkar hartu.Famili elkartasuna egiten zen, aita-semek elkar harturik baserria batera lantzeko.