Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elizondo, Salvador

Mexikoko idazle eta zinemagilea (Mexiko Hiria, 1932 - Mexiko Hiria, 2006). Europako abangoardiako moldeetan barrena abiatu zen bere Farabeuf o la crónica de un instante eleberri surrealistaz (1965) eta hamar urte geroago, nouveau roman delakoaren ildotik, eskaini zuen El grafógrafo eleberria (1975). Zinemagile gisa, Apocalipsis 1900 filma egin zuen 1965ean. Luchino Viscontiri buruzko saio bat argitaratu zuen 1963an.