Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elissague, Hélène

Lapurdiko pintorea (Urruña, 1896 - 1981). Parisen ikasi zuen; Henry La Tourasse erretratu egilearekin ezkondu zen. Euskal Herriko ikuspegiak eta gaiak landu zituen bere koadro eta erretratu bizietan. Obra nagusiak: Partie de pelote (Pilota partida, Baionako Euskal Museoa) eta Portrait des frères Arrayet, champions de pelote (Arrayet anaien, pilota txapeldunen erretratua, Baionako Euskal Museoa).