Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elissagaray, Renaud-Bertrand

Nafarroa Behereko militarra (Armendaritze, 1652 - 1719). Itsas armadan nahiz lehorrekoan jardun zuen eta bere garaian arrakasta handia izan zuten arma berri batzuk asmatu zituen. 1682. urtean, Aljeriako konkistan triskantza handiak eragin zituen bonba-lehergailua asmatu zuen. Europako leku askotan ibili zen, bertako babes sistemak egokitzeko xedean; 1689. urtean gerra ontziei buruzko alderdi teknikoak eta militarrak aurkezten zituen lan bat idatzi zuen.