Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elgin, James Bruce

(Elgingo VIII. kondea) Britainiar agintaria (Londres, 1811 - Dharmsala, India, 1863). Britainiarrena zen Ipar Ameriketako lurraldeko gobernaria izan zen. 1841ean Britainiako parlamentuko kide hautatu zuten, liberalen aldetik. Urte hartan bertan oinordekotzan jaso zuen bere aitaren titulua (Elgingo kondea) eta parlamentua utzi zuen. 1842an Jamaikako gobernari izendatu zuten. Kanadako gobernari izan zen aldian (1846-56) bertan bizi ziren britainiarren eta frantsesen arteko tirabirak baretzeko ahaleginak egin zituen, eta Estatu Batuekin lankidetzarako hitzarmen bat sinatu zuen. Geroago Asiara aldatu eta bertan egin zituen diplomazia lanak. 1862an Indiako erregeorde izendatu zuten.