Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elektroforo

iz. Zool. Elektroforidoen familiako arrain hezurduna, 2 m inguru luze egiten dena (Electrophorus electricus). Ur gezatako arraina da. Angilaren antzeko gorputza du. Ezkatagabea da. Ez du bizkar edo isats hegalik; sabelekoa, berriz, eztarri paretik ia isatserainokoa du. Oliba kolorekoa du bizkar aldea eta sabel aldea gorri horixka. Isatsaren alde banatara bi elektrizitate organo ditu, indar handiko deskargak ematen dituztenak. Berezko bizilekua Hego Ameriketako tropiko eskualdea du.