Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elastiko

iz. Alkandora azpian erabiltzen den puntuzko jantzia. || izond. Zabaldu ondoren edo, lehengo forma berera berez bihurtzeko gai dena.  v  Ehun elastikoa. Ehun konjuntiboa, luzatu ondoren bere hasierako luzera itzultzeko gaitasuna duena. Bere osagaietako bat zuntz elastikoa da, eta zuntz horrek ematen dio hain zuzen elastikotasuna. Organoek beren elastikotasuna galtzen dutenean gorputza zahartu egiten da, odol hodien elastikotasun galerarekin batez ere. v Zuntz elastikoa. Ehun konjuntiboaren hiru zuntzetako bat, zenbait ehuni elastikotasuna ematen diena. Kolore horia du. Elastina izeneko proteina da zuntz elastikoaren osagai nagusia.