Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elam

Tigrisko ibaiaren behe arroaren ekialdeko antzinako lurraldea, gaurko Iranen eta Iraken arteko mugan. Hiri nagusiak: Anshan (non zegoen zehaztu gabe dago oraindik) eta Susa (Iran). v Historia. Historiako lehen garaietan erreinu askea izan zen; Susa zen hiriburua. Elamgoek sarritan eraso zioten Mesopotamiari, baina sumeriarrek, babiloniarrek eta asiriarrek askotan menderatu zuten. K.a. 720-640 bitarteko urteetan asiriarrekin gerran ibili zen etengabe ia, Asurbanipalek menderatu zuen arte. K.a. 612an, asiriarrak menderatuak izan zirenean, Persiako Inperioaren eskuetara igaro zen Elam. Akemenestarren mende zegoela Alexandro Handiak konkistatu zuen eta, ondoren, seleukotarren inperioko herrialdea izan zen. v Elamgo zibilizazioa. Elamdarrek, luzaroan iraun zuen Asiako hizkuntza bat hitz egiten zuten. Hizkuntzak eta arteak Babiloniako akkadiarren eragin handia izan zuten. Elamgo zibilizazioaren goren maila K.a. XIII-XII. mendeetan etorri zen; garai hartako monumentu bikain asko gorde dira (Napir-Azu erreginaren brontzezko irudia, Louvreko museoan; Txoga-Zanbil, Susako hiriaren ondoko aztarnategiko zigurata).