Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ekora

Araba hegoaldeko udalerria (Arabako Errioxa). Mugak: iparraldean Marañon (Nafarroa), ekialdean eta hegoaldean Labraza, eta mendebalean Lantziego. 18,73 km2 eta 257 biztanle (ekorarrak). Hizkuntza, gaztelania. Bertako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da (garagarra eta, neurri askoz txikiagoan, mahastiak). Bertako langile batzuk Oiongo eta Logroñoko lantegietara joaten dira lanera. v Historia. Guardiako hiriaren mendeko herria izan zen Ekora 1669. urtera arte. Urte horretan hiri gutuna jaso zuen Karlos II.a Espainiako erregearen eskutik.