Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ejea de los Caballeros

Espainiako udalerria, Aragoiko Autonomia Erkidegoan, Zaragozako probintziako iparraldean (Cinco Villas eskualdea). 15.340 biztanle. Nekazaritzagune garrantzitsua. Eliza erromanikoak. Ejea de los Caballerosko epai barrutiak 3.379 km2 eta 46.330 biztanle ditu (46 udalerri).  v  Historia. Ptolomeok eta Pliniok aipatu zuten Segia edo Setia, egungo Ejea, hiri baskoia zen; euskalduna beraz. Aragoiko eta Nafarroako errege Alfontso I.a Gudulariak hartu zien Ejea arabiarrei 1106. urtean. 1467. urtean, Nafarroako erregina Leonorrek eta Juana Enriquezek (Fernando Katolikoaren ama) hitzarmena sinatu zuten Ejea de los Caballerosen. Haren arabera, Leonorri aitortu zitzaion Nafarroako koroa eta Fernandori Aragoikoa. Hitzarmena hutsean geratu zen, ordea, eta errege etxeko oinordekoen arteko tirabirek gori-gori iraun zuten, harik eta Aragoiko eta Nafarroako koroek bat egin ondoren Nafarroa konkistatu zuten arte (1512).