Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eisenhower, Dwight David

Estatu Batuetako militar eta politikaria (Denison, Texas, 1890 - Washington, 1969). West Pointeko militar eskolan ikasketak egin ondoren (1915), karrera militar azkarra egin zuen. 1941ean, aliatuen lehorreratzeak prestatu zituen Europan. 1942an Ipar Afrikako lehorreratzea gidatu zuen, eta Tunisiako eta Siziliako borroken ondoren, 1943an, Europako oste aliatuen buru izendatu zuten, eta hainbat naziotako armadak koordinatu zituen Normandiako lehorreratzean. 1945eko maiatzaren 9an alemaniarren kapitulazioa onartu zuen Berlinen. Harry Truman Estatu Batuetako lehendakariak NATO erakundeko buru egin zuen 1950ean. Estatu Batuetako lehendakaria izan zen 1953-1960 bitarteko urteetan (34. lehendakaria). Bere aginte aldian, Koreako gerraren bukaera eta Sobietar Batasunarekiko etsaigoa konpondu behar izan zituen (Genevako konferentzia, 1955; Krustxeven bisitaldia Estatu Batuetara, 1959).