Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Einem, Gottfried von

Austriar musikagilea (Berna, 1918 - Viena, 1996). Berlinen konposizio ikasketak egin zituen B. Blacher-ekin batera. Dresdengo Operako aholkulari izan zen, eta ondoren, Salzburgoko Jaialdiko zuzendari. Balletak eta operak ondu ditu batez ere: Dantons Tod, 1947; Der Prozess, 1950-1952; Pinz Chocolat, 1982.