Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eichelbaum, Samuel

Argentinako antzerkigilea (Dominguez, Entre Rios, 1894 - Buenos Aires, 1967). Kazetaria, antzerki kritikaria eta zuzendaria izan zen. Bere obrak Buenos Aires hiriaren hazkundearen gorabeherak islatzen ditu. Obra ugari idatzi zuen: El lobo manso (1906, Otso otzana), La mala sed (1920, Egarri gaiztoa), Dos brasas (1957, Bi txingar) eta Subsuelo (1967, Lurpea).