Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eich, Günter

Alemaniar poeta (Lebus, Brandeburgo, 1907 - Salzburgo, 1972). 1930. urtean eman zuen argitara bere lehen obra, Gedichte (Poemak), baina Bigarren Mundu Gerra amaitu arte ez zuen osperik izan. Hauek dira Günterren obra famatuenetako batzuk: Untergrund-bahn (1949, Metroa), Botschaften des Regens (1955, Euriaren mezuak), Stimmen (1958, Ahotsak), Zu den Akten (1964, Artxibatzeko) eta Neue Gedichte (1966, Poema berriak).