Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ehun Pareak

Baionako Kontseilu Nagusiaren izena. Erakundea Ingalaterrako errege Joan Lur Gabearen eta Akitaniako dukearen garaian abiarazi zen (1215eko apirilak 12). Arroxelari emaniko hiri gutun berbera eman zion Baionari. Honela banatzen ziren Ehun Pareak: alkatea, hamabi zinegotzi, hamabi kontseilari eta hirurogeita hamabost pare. Ehun Pareen bilerak centeye edo zendea izena zuen (Lat. centena). Baionako lurjabeak eta burgesak ziren Ehun Pareen elkarteko kideak eta beren artean aukeratzen zituzten alkatea, kontseilariak eta zinegotziak. Ehun Pareek Baionako legeak eta araudiak egiten zituzten, eta haien kargu zegoen justiziaren administrazioa.