Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ehrenberg, Christian Gottfried

Alemaniar naturalista (Delitsch, 1795 - Berlin, 1876). Protozooak aztertu zituen batez ere, eta transformismoaren etsai agertu zen; hau da, ingurunearen eraginez izakiak pixkanaka aldatuz doazela dioen teoriaren aurkakoa zen. Alexandre von Humboldtekin batera, zientzia bidaiak egin zituen Egipton, Erdi Europan eta Asian zehar.