Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egmonteko kondea

Lit. Goethek prosaz idatzitako tragedia (1787). Filipe II.ak aginduta, Albako dukea Herbehereetako iraultza itotzera zihoala, Egmont espetxeratu eta heriotza zigorra ezarri zioten, Bruselako biztanleek alde batera utzi zutelarik. Klara bakarrik, herriko alaba bat, gelditu zen bere alboan. Presondegira azaldu zitzaionean, askatasunaren irudi bihurtu zen beretzat, eta Egmontek, lirikotasun paregabeko testu batean, bere maitasuna aitortu zion.  v  Beethovenek musika lan bat ondu zuen tragedia honetan oinarrituta (1810). Obertura da batez ere famatua.