Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egmont Lamoral, Egmonteko kondea

Herbeheretako militarra (La Hamaide, Hainaut, 1522 - Brusela, 1568). Karlos V.a enperadorearen begikoa izan zen gaztetandik. Saint-Quintingo (1557) eta Gravelinesko (1558) guduetan nabarmendu zen. Herbehereetan Espainiako koroaren aurkako matxinada hasi zelarik, Hoorneko kondearen eta Orangeko printzearen alde jarri zen, Filipe II.a erregearen ordezkari zen Granvelleren aurka. Katolikoa bazen ere, Orangeko printze protestantearen zerbitzari leiala izan zen. Albako dukeak bideratutako zapalkuntzaren lehen egunetan, Egmont kondea preso hartu eta epaitu ondoren hil egin zuten, Hoorneko kondearekin batera. Hilketa horien ondorioz biziki indartu zen Flandesen Espainiako koroaren aurkako garra.