Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eginbehar

iz. Egitekoa; eginbidea, betebeharra.  v Fil. Arauaren araberako ekintza. Estoikoek erabili zuten  eginbehar esapidea lehenengo aldiz zentzu honetan. Haientzat eginbeharra munduaren (pertsonen, animalien eta landareen eginbeharra) ordenamendu arrazionalaren araberako ekintza zen, ordenamendu horrekin bat datorren ekintza, alegia. Zizeronek Eginbeharrak obran eginbehar zuzenak eta tartekoak bereizi zituen. Ikusten denez, estoikoentzat eginbeharra arauan oinarritutako arau mota bat da, eta horrenbestez ez da ageri ez Aristotelesengan eta ezta Erdi Aroko etikan ere, garai honetako filosofoek bertuteen teoria baitzuten oinarri. Hala ere, kontzeptu bera nagusitu zen berriz Kanten garaian, arauaren etika aztertu baitzuen, baina Kantek arrazoiaren legeari lotua ikusten du eginbeharra. Gaur egungo etikaren teorian eginbeharra ordenamendu arrazionalari lotzen zaio, edo bestela, gizakien jokabidea zuzentzeko arau edo arau multzoei. Bergsonek ere eginbeharra aztertu zuen, eta horren aurkako eta maitasunaren etikaren aldeko azaldu zen.