egin 1, egiten, egingo
edo eginen. du ad. Laguntzailerik gabe ere jokatzen da: dagit; negien; zegitzan… || Zerbait gauzatu. Aita, non egiten du kukuak habia? || Lege bat egin. Olerkiak egiten. Umea egin. || Gauzatu. Lan ederra egin duzu. Hogei urte egin ditu: bete ditu. Alferrari esan behar zaio dagiela. Musean egin. Gaztearena egiten duten zaharrak. || Hotz egiten du. Euria egiten duenean: horrelako esaldiak, eta izen edo adizlagun batez eratzen diren esapideak bereziki (hitz, barre, lo, begitarte egin, fin gaizto, atzeraka egin, etab.) delako izen edo adizlagunari dagokion sarreran azaltzen dira. || Apustu egin. Burua egingo nuke ez direla garaiz helduko. Baietz egingo nuke. || Hitz egin. Ongi egiten du euskaraz. Han ibili zen akabatu behar zuela eginez: akabatu behar zuela esanez. || Nereak, hireak, gureak, harenak… egin du: bukatu da. Egin da gure jende gazteaz. || Egin dezagun (kontu): demagun, eman dezagun. Egin dezagun kontu badakizula zuri dagokizuna. || Aurrean ezartzen den aditzaren indargarri gisa, edo hura esaldiaren galdegaia dela adierazteko; delako aditza era burutuan ezartzen da, eta aspektuaren marka egin-ek hartzen du. Nahigabetzen nauenak, ordea, poztu egiten nau biziro beste alde batetik. || Eginarazi. Egitera behartu. ik. eragin. Barre ederrik eginarazi digu jauregian. || Eginarazle. (Aditz bati dagokiola). ik. eragile. || Irri eginarazleari.