Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Edwards, Jonathan

Estatu Batuetako apaiza eta teologoa (East Windsor, 1703 - Princeton, 1758). Oso haur azkarra zen eta, gurasoek bultzaturik, Yaleko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Hamazazpi urte zituela piztu zitzaion erlijiorako deia. Nothamptongo (Massachusetts) katedra utzi behar izan zuen, bere zorroztasunaz kexu baitzen jendea. Indiarri predikatu zien Stocktongo herrian. Hainbat teologia liburu idatzi zuen.