Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Edwards, Gareth

Galestar errugbi jokalaria (Gwann Cae Gurwen, Cardiff-etik hurbil, 1947). Meleko erdilari handienetako bat izan da. Galesko taldearen barruan, 1960ko eta 1970eko hamarraldietako errugbian nagusi izan zen, eta Barry Johnerekin, lehenbizi, eta Phil Bennettekin, ondoren, bikote izugarria osatu zuen. Berrogeita hamar alditan baino gehiagotan aritu zen nazioarteko partidetan, eta Galesko taldeko kapitain izan zen hogeita bat urte zituenetik. Ospetsu egin zen pase luzeengatik eta jaurtiketa taktikoengatik. Galesko errugbiaren ikurra izan da, eta idoloa bere herrialdean.