Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eduardo VIIa

Britainia Handiko eta Irlandako erregea, bere ama Viktoriaren ondorengoa (Londres, 1841 - Londres, 1910). Belle époque garaian oso ezaguna egin zen Parisen; Frantziaren aldeko izan zen, eta Alemaniaren kontrako. Entente Cordiale izeneko hitzarmena izenpetu zuen 1904an.