Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eduardo IIa Plantagenet

(Ing. Edward). Ingalaterrako erregea 1307-1327 bitarteko urteetan (Carnarvon, Gales, 1284 - Berkeley, 1327). Eduardo I.aren semea. Homosexuala zen, eta bere begikoen esku utzi zuen gobernua; baroien matxinadari aurre egin behar izan zieten haiek. Ez zuen menderatu Eskozia, berak nahi bezala; 1314an eta 1321ean Robert Brucek garaitu zuen, eta Eskoziako erregetzat onartu behar izan zuen. Emazteak, Frantziako Elisabetek, Roger Mortimer bere maitalearekin Frantziatik itzuli zenean, armada altxa ondoren, erregea eraitsi eta hil zuen.  v  Christopher Marlowek, dramagile ingelesak, antzerki lan bat idatzi zuen Eduardo II.aren bizitzaz (Edward II, 1592).