Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eduardo Ia Plantagenet

(Ing. Edward). Ingalaterrako erregea 1272-1307 bitartean (Westminster, 1239 - Burgh, 1307). Henrike III.aren semea zen, eta baroien matxinada zapaldu zuen, Monforteko Simon-i nagusitu ondoren (1265). Galesko herria menderatu zuen (1277-1283), baina ezin jarri ahal izan zuen Eskozia bere mende, bereganatzeko ahaleginak egin arren (1297). Erregearen agintea indartu zuen, baina hala ere finantzabide bereziak aitortu zizkion Parlamentuari (1295).