Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echeverría Orbea, Bonifazio

Gipuzkoar industria gizona (Eibar, 1859-1951). Armagile familia batean jaioa. Ikasketak Madrilen egin zituen, atzera Eibarrera itzuli zen, eta 1905ean «Bonifacio Echeverria» arma fabrika sortu zuen bertan. «Izarra» izeneko pistola automatikoak eginez hasi zen, gero «STAR» deitu zirenak.