Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echeverría Alvarez, Luis

Mexikoko politikaria (Mexiko, 1922). Partido Revolucionario Institucional (PRI) alderdiko kide izan zen 1940. urtetik aurrera. Hainbat kargu izan ondoren (Prentsa eta Propaganda zuzendaria, Finantza zuzendaria eta Gobernuko ministroa), Mexikoko lehendakari hautatu zuten 1970. urtean. 1968an, Barne Ministerioko idazkari zelarik, ehunka ikasle hil zen Hiru Kulturetako Plazako sarraskia gertatu zen. 1976 arte izan zen Mexikoko lehendakaria; ez Estatu Batuen, ez Errusiaren alde zeuden herrien erakundea bultzatu zuen. Presidente kargua utzi zuenean (1976) Mexikoko enbaxadore izendatu zuten UNESCOn 1979. urtea arte. Urte horretan Australiara eta Zeelanda Berrira bidali zuten ordezkari diplomatiko gisa. Ondoren Hirugarren munduko Ikerketa Ekonomiko eta Sozialen Zentroko zuzendari izan da Mexikon. 1998an Tlatelolco-ko gertakariak ikertzen zituen legebiltzarreko biltzarraren aurrean deklaratu behar izan zuen; harrezkero, zenbait aldiz eraman dute auzitara, genozidioa leporatuta. Giza Eskubideen Latinoamerikako Elkarteko presidente izan da (ALDHU).