Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eceta-Dudagoitia, Juan

Bizkaiko zalduna. Bolibarren jaio zela uste da, 1737an. Proyecto de una Orden de Caballería Cántabra de San Ignacio de Loyola izeneko lana idatzi zuen, Bizkaiko aberastasunak, nekazaritza, meatzeak eta garraio sarea sendotzearren. Besteak beste, Ebro, Zadorra eta Ibaizabal ibaiak lotuko zituen ubide sistema bat egitea proposatu zuen.