Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ecclesiastes

Bibliako liburua, bost megilloth-etako bat. Hamabi atal ditu. Etsipenezko filosofia aurkezten duenez, juduen kanonetik kanpo egon zen Jamniako sinodora arte (K.o. 90-100). Hebreeraz Koheleth izena du (batzarrean mintzo dena; grekoz, ecclesistes). Tradizioaren arabera, Salomonek idatzi zuen. Azken idatzaldia K.a. IV. mendean egin zen.