Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duclaux, Emile

Frantses biokimikaria (Aurillac, 1840 - Paris, 1904). Pasteur-en laborategi laguntzailea izan zen, eta haren lekua hartu zuen Pasteur institutuaren zuzendaritzan. Hartzidura eta mikrobioek eraginiko gaixotasunak aztertu zituen batez ere. Kapilaritateari buruzko teoria bat sortu zuen, isurkarien gainazala mintz elastiko batekin alderatuz, eta isurkariek hodi kapilarretan mugitzean jarraitzen dituzten legeak aztertu zituzten. Ligue des droits de l’homme elkarteko sortzaileetako bat izan zen.