Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

drosofila

iz. Zool. Genetikako esperimentuetan maiz erabilia den drosofilidoen familiakoa intsektu dipteroen genero izena.  v  Genero honetako intsektuak tamaina txikikoak (2-4 mm) izaten dira; kolore ilunekoak edo beltzak. 700 drosofila mota ezagutzen dira, baina Drosophila melanogaster edo ozpinetako eulia da horien artean ezagunena, genetika ikerketetan oso erabilia baita. Edozein egoeratan ugari hazten delako da hain baliagarria zientzian. Morganek erabili zuen lehen aldiz 1909an ozpinaren eulia genetikako ikerketetan.