Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

drosera

iz. Bot. Droserazeoen familiako landare intsektujalea (Drosera rotundifolia).  v  Hostoak biribil gorrixkak ditu, eta loreak zuriak. Hostoen zabalgunean iletxoak ditu, eta horiekin harrapatzen ditu gainean jartzen zaizkion intsektuak. Eztula arintzeko erabili izan da. Lurralde epeletako eta beroetako aintziren inguruetan hazten da landare hau.