Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dragonnades

Nantesko ediktua indarrik gabe utzi aurretik eta ondotik (1685) Frantziako protestanteen aurka egin ziren jazarraldiei eman zitzaien izena. Protestanteen etxean dragon edo errege soldaduak jartzen ziren bizitzen, eta zernahi bortxakeria egin zezaketen etxekoen aurka. Hilabete batzuen buruan, misiolari berezi hauek 38.000 konbertsio lortu zituzten. Dragonnades direlakoak Poitou lurraldean hasi ziren eta Frantziako estatu osora zabaldu zituzten ondoren. Languedoc-eko eta Biarnoko jazarraldiak biziki gogorrak izan ziren.