Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dragoiak

(Esp. Dragones). 1936ko gerran Arrasate aldeko gudari sozialistek antolatu zuten batailoia. Intxorta eta Lemoako fronteetan jardun ondoren, batailoi horretako gudariek Santander, Asturias eta beste fronte batzuetan segitu zuten, Bizkaia Frankoren esku geratu ondoren.