Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dovjenko, Aleksandr Petrovitx

Ukrainar zinemagilea (Sosnitsa, Ukraina, 1894 - Kiev, 1956). Eskola maisua izan zen kontsulatuko idazkaria eta margolaria izan aurretik. Eisenstein eta Pudovkin zinemagileekin batera zine sobietarraren sortzaile handienetakoa izan zen. Obra nagusiak: Zvenigora (1927), Arsenal (1929), Zemlia (Lurra, egilearen maisu obra, 1930), Ivan (1932), Aerograd (1934), Chors (1939), Bitva sa Ukrainu (1943, Ukrainako gudua) eta Michurin (1948). Hil aurretik bi film garrantzitsu utzi zituen prestaturik, bere emazte eta laguntzaile zen Julia Sóntsevak amaitu zituenak: Poema o morie (1958, Itsasoko poema) eta Povestj plamennyj liet (1960, Suzko urteak).