Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dover

Ingalaterrako hego-ekialdeko hiri eta portua, Kent konderrian. 103.000 biztanle (1984). Frantziatik hurbilen dagoen portua da, eta beraz, Ingalaterrako lehen bidaiari portua. XII. mendeko gaztelua. Bainuetxeak. Erromatarren garaietatik kontinentetik zetozen soldadu eta merkatarien sargunea izan da. Erdi Aroan, Ingalaterran sartzeko «Bost Portu»etatik bat zen Dover.