Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Douillet, David

Frantses judoka (Erruan, 1969). Frantziako txapelduna izan zen 1991n pisu astunen kategorian. Bartzelonako 1992ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen. 1993an munduko lehen frantziar txapelduna izan zen pisu astunen kategorian. 1996an motor istripu bat izan zuen, baina 1997an munduko titulua berretsi zuen Bercyn.